Ekainaren 10ean irekiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Andoni Elduaien 2022ko mai. 31a, 10:31
Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak.

Irailaren 11ra bitartean egunero irekiko dute Ugarteigarango igerilekua. 10:30etik 20:00etara egongo dira irekita hango instalazioetako ateak. Aurten, ez dute neurri berezirik hartuko Elkarguneko arduradunek.

Ekainaren 10ean, hurrengo ostiralean, zabalduko dituzte Ugarteigarango igerileku irekiak. Irailaren 11ra arte egongo dira zabalik, guztira, 94 egun aurten ere. Igerilekuen ordutegia 10:30etik 20:00etara izango da, astelehenetik igandera bitartean.

Elkarguneko arduradunek jakinarazi dutenez, aurten ez dute eguerdian igerilekua itxiko eta ez dute bestelako neurririk hartuko. Hori horrela, hamakak erabilgarri egongo dira eta aldagelak irekita egongo dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide