Maxixatzenen zozketak

EHZ jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 30a, 13:23

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Maxixatzenek bere bazkideen artean. Aurtengo egitarauan, besteak beste, Niko Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Fizt & Furiuz, Bulego, Madelyn Ann, Eesah Yasuke, Amorante, Joseba Tapia, Frigo edota Kilimak izango dira.

Zozketan parte hartu ahal izateko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Horretarako aukera izango dute bazkideek osteguneko 12:00etara arte. Irabazlea ostegunean bertan jakinaraziko du Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide