Kattagorri arte eskolako ikasleen lanak ikusgai daude Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko mai. 30a, 12:11

Ikasturte honetan egindako lanak egongo dira ikusgai Elkarguneko Oteiza aretoan. Datozen hiru asteetan zabalduko dute erakustokia, eta lanak ikusteaz gain, egunero lana nola egiten duten ikusi ahal izango dute bisitariek.

Kattagorri arte eskolan egindako lanak ikusgai izango dira gaurtik ekainaren 22ra bitartean, Elkarguneko Oteiza aretoan. Ikasturte honetan zehar arte eskolan egindako pintura lanak jarri dituzte ikusgai. Gainera, eskolako kideek Elkargunean bertan lan egingo dute erakusketa itxi bitartean, eta erakusketara gerturatzen direnek arte eskolan lana nola egiten duten ikusteko aukera izango dute.

Astelehenetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita erakustokia. Jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte aretoaren ateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide