Landaburu politikaria izan du hizpide Leyre Arrietak Elkargunean

Leyre Arrieta, Elkargunean. (Gazte Geroa)

Hainbat herritar joan zen Arrietaren hitzaldia entzutera. Udaberriko Hitzaldien zikloko hirugarren eta azken saioa ekainaren 16an izango da, eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eskainiko du.

Landaburu, belaunaldi baten baloreen isla hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Leyre Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakasleak. Gazte Geroa taldeak antolatutako Udaberriko Hitzaldiak zikloko bigarren saioa izan zen atzokoa, eta hizlaria Francisco Javier Landaburu euskal politikari nazionalistaz eta haren balioez aritu zen hizketan. Lan ugari argitaratu ditu Arrietak bere ibilbidean zehar; horien artean, Al servicio de la causa vasca. Biografía de F.J. Landaburu (1907-1963).

Udaberriko Hitzaldien hirugarren eta azken saioa ekainaren 16an izango da, eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eskainiko du. Euskararen bidegurutzetik izenburupean, euskararen egungo egoera zein den azalduko du Amonarrizek.

(Argazkiak: Gazte Geroa)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide