Tta-kun taldeak areto futbol txapelketa herrikoia antolatu du

Andoni Elduaien 2022ko mai. 20a, 09:00

Izena emateko epea irekita dago datorren asteartera bitartean. Sei lagunek osatutako taldeek parte hartu ahalko dute txapelketan. Uztailaren 2an, Tta-kun taldeak bere eguna antolatu nahi du.

Azkoitiko Tta-kun areto futbol taldeak areto futbol txapelketa antolatu du. Taldeak Beltzan Eguna edo bere eguna antolatu nahi du uztailaren 2rako Azkoitian, eta egitaraua osatzear direla, dagoeneko erabakita dute areto futbol txapelketa jokatzea.

Uztailera bitartean, astegunetan jokatuko dituzte partidak Elkarguneko kantxan nagusian. Izena ematen duten talde guztien artean multzokako fase bat egingo dute, eta ondoren, finalerdia eta finala jokatu. Final nagusia uztailaren 2an, Beltzan Egunean jokatuko lukete. Izena ematerakoan, talde bakoitzak hainbat baldintza bete beharko dituzte. Hain zuzen, taldeek sei pertsonaz osatutakoak izan beharko dute, eta sexu bakoitzeko bi parte hartzailek eman beharko dute izena gutxienez.

Areto futbol txapelketan parte hartu nahi dutenek Tta-kun taldearen Instagram kontura idatzi beharko dute asteartea baino lehen. Taldekideek nabarmendu dute txapelketan parte hartzen dutenentzat sariak egongo direla.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide