Ongizate gehigarria banatu du Maxixatzenek maiatzeko aldizkariarekin batera

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 18a, 12:30

Maxixatzenek banatu du maiatzeko aldizkaria, eta ale horiekin batera, osasun gehigarria ere jaso dute bere bazkideek.

Maxixatzenek banatu du maiatzeko aldizkaria, eta ale horiekin batera, ongizate gehigarria ere jaso dute bere bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat profesionalen eskaintza eta osasun joera nagusiak bildu ditu bertan. Besteak beste, garaiko produktuez, yoga egiteko arrazoiez, otorduak errespetatzearen garrantziaz, jengibrearen eta almendraren propietateez edota erretako azalaz irakurtzeko aukera dute bazkideek.

Uztarria, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jaso dute gehigarria beren etxeetan. Era berean, honako lotura honetan irakur dezakete herritarrek osasun gehigarria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide