Zein da 'balsiue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 20a, 08:24

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'tokan' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'balsiue' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Balsiue hitzak dantza lotua esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Balsiue eittezunak multie jasotze zun garai baten; dantza sueltue ein ahal zan bakarrik".
  • Euskara batuan: "Dantza lotua egiten zuenak isuna jasotzen zuen garai batean; dantza sueltoa egin ahal zen bakarrik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide