Asteburuan 'Licorice pizza' eta 'Doctor Strange en el Multiverso de la Locura' filmak emango dituzte Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko mai. 18a, 08:31
'Doctor Strange en el Multiverso de la Locura' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Ostiralean zineforum saioa egingo dute Baztartxon. Doctor Strange en el Multiverso de la Locura helduentzako filma, berriz, igandean eta astelehenean eskainiko dute.

Ostiraletik astelehenera bitartean bi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioa izango da 19:30ean, eta Licorice pizza filma emango dute orduan. Larunbatean, ez da film emanaldirik izango, Neomak musika taldeak kontzertua eskainiko duelako.

Igandean eta astelehenean izango dira beste bi emanaldiak. Igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan, Doctor Strange en el Multiverso de la Locura filma eskainiko dute antzokian. Astelehena, ohi bezala, ikuslearen eguna izendatu dute, eta emanaldi guztietarako sarrerak antzokiko leihatilan eskuratu ahalko dira.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Licorice pizza filma:

Doctor Strange en el Multiverso de la Locura filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide