Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Bi ero diskotekan' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 12a, 14:27

Larunbatean, 19:00etan hasiko da Tdiferencia Teatroak Bi ero diskotekan antzezlana, eta udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean.

Tdiferencia Teatroak Bi ero diskotekan antzezlana aurkeztuko du datorren larunbatean, maiatzak 14, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Xanti Caballerok eta Beatriz Aizpuruk irabazi dituzte antzezlanerako bina sarrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide