'El hombre del norte' filma izango da ikusgai aste honetan Baztartxo antzokian

'El hombre del norte' filmeko irudi bat.

Igandean zein astelehenean izango da El hombre del norte filma ikusteko aukera. Aste honetan ez da haurren film emanaldirik izango.

Aste honetan film bakarra eskainiko dute Baztartxo antzokian: El hombre del norte. Film hori igandean (19:30), zein astelehenean (20:00), ikuslearen egunean, eskainiko dute. Igande honetan, aldiz, ez da haurrei zuzenduriko film emanaldirik izango.

Horrez gain, Tdiferencia Teatroak Bi ero diskotekan antzezlana aurkeztuko du zapatuan, hilak 14, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute horretarako.

Hona hemen El hombre del norte filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide