Maxixatzenen zozketak

'Bi ero diskotekan' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 9a, 09:51
Antzezlanaren irudi bat. (Tdiferencia Teatroa)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da antzezlana Baztartxon. Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Tdiferencia Teatroak Bi ero diskotekan antzezlana aurkeztuko du datorren larunbatean, maiatzak 14, Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Antzezlanari buruz

Bi ero diskotekan emakume-komedia da, ama-alaben komedia, topaketa, haserreak… baina batez ere umorea erruz. Bi emakume barrezka ari dira afterhour bateko teilatu lau batean. Animalia-estanpatuzko minigonetan eta takoi jasanezinetan bildurik, faxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da; urduri jarriko dira. Zalaparta sortuko da eta oihuak entzungo dira: "Baina, tira, ama, zer egiten duzue hemen erdi mozorroturik diskotekaren atzealdean?". Haien bizitzako gaurik ero eta dibertigarrienetako bat hasiko da orduan. Hitz egin eta abestu egingo dute, irri egin eta edan, eta negar. Poliki-poliki, izen bera duten eta herentzia kaltegarriren bat duten lau emakume horien istorioa xehatzen joango da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide