Kaleak dantzan jarri dituzte herriko haurrek eta gaztetxoek Dantzari Txiki Egunean

Anartz Izagirre 2022ko mai. 8a, 17:33

Kandiola zein Bizkargi dantza taldeek eta Txalkor txistulari taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna izan da gaur herriko kaleetan zehar, eta hainbat txokotan askotariko dantzak egin dituzte herriko haurrek eta gaztetxoek.

Eguraldi bikaina lagun, Dantzari Txiki Eguna izan da gaur herriko kaleetan zehar. Kandiola eta Bizkargi dantza taldeek zein Txalkor txistulari taldeak antolatu dute ekitaldia, eta 11:30ean elkartu dira partaide guztiak Julio Urkixo etrobidean. Handik, kalejiran joan dira dantzari guztiak Balda plazara, eta aurreskuarekin ekin diete dantza emanaldiari. Baldan beste pare bat dantza egin ostean, Plazaberritik gora abiatu dira Inazio Iriarte Margolaria kalera, eta, azkenik, plazan amaitu da ekitaldia. Gogoz astindu dituzte gerriak herriko dantzariek, eta ikusleek erruz gozatu dute ikuskizunaz.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide