Giro ederrean ari dira ospatzen Santa Kutz auzoko jaiak

Anartz Izagirre 2022ko mai. 8a, 17:01

Atzo afaria eta erromeria izan ziren Laja jatetxean, eta gaur trikitilariak, poniak eta zezen txikiak.

Eguraldi bikaina lagun, Santa Kutz auzoko jaiei jarraipena eman diete gaur, igandea, Laja jatetxean. Joan zen astean mus txapelketarekin hasi zen festa giroa auzoan, eta atzo, zapatua, afaria eta erromeria izan ziren Laja II.ak eta Lutxurdiok alaituta. Gaur, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute auzoan. Eguerdian, Jon Izagirre eta Beñat Landa trikitilariek musikaz alaitu dute giroa, eta, ondoren, poniak eta zezen txikiak izan dira haurrentzat zein gaztetxoentzat. Arratsaldean aurrera darrai festak, apar festarekin eta puzgarriekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide