'Chelovek s kinoapparátom' filmari egindako soinu banda aurkeztu dute Amsiak eta Dallasek Baztartxon

'Chelovek s kinoapparátom' filmaren emanaldiko une bat. (Anartz Izagirre)

Dziga Vertovek 1929an zuzendu zuen film mutuari jarri diote musika Amsia azkoitiarrak eta Dallas iruindarrak, eta atzo, zapatua, Baztartxon eskaini zuten emanaldia, film proiekzioarekin batera.

Musika elektronikoaren eta garaikidearen bi artistak bat egin dute Dziga Vertovek 1929an zuzendutako Chelovek s kinoapparátom (Kameradun gizona) film mutuari soinu banda jartzeko. Amsia musikari azkoitiarra —Javier Ucar— eta Dallas iruindarra —Ignacio Fernandez Galindo— dira proiektuaren sortzaileak, eta biek ala biek zuzenean eskaini zuten film horretarako sortu duten musika atzo, zapatua. Hainbat herritar joan ziren Baztartxo antzokira emanaldiaz gozatzera.

Amsia eta Dallas, filmaren aurretik azalpenak ematen, Baztartxon.

Amsia emanaldiko une batean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide