Jausoron saneamendu hoditeria berritzen ari dira

Nerea Uranga 2022ko mai. 6a, 11:53
Jausoro auzoan hoditeria berritzeko egiten ari diren obrak. (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Jausoro auzoko 1 zenbakian hoditeria berritzen ari da Gipuzkoako Urak, Azkoitiko Udalarekin egin da daukan hitzarmenari esker.

Gipuzkoako Urakek astelehenean hasi zituen Jausoro 1 zenbakiko saneamenduko hoditeria berritzeko lanak, eta datorren astearen amaierarako obra bukatuta izatea aurreikusita dute.

Jausoro auzoko hoditeria zaharkitua zegoen, eta auzo horretako garajeetara ura sartzen ari zen. Arazo horri konponbidea emateko, saneamenduko eta euri uren hoditeriak berritzea erabaki dutee, hodi zaharrak berriengatik ordezkatuz. Era berean, Jausoro 1 zenbakia hornitzen duen hargunea eta espaloia berrituko dituzte.

Lan horiek 14.520 euroko aurrekontua dute, eta Gipuzkoako Urakek Azkoitiko Udalarekin duen hitzarmenari esker ari dira egiten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide