Eduki babestua

Erromako Zubia II. ipuin eta olerki lehiaketa antolatu du Xabier Munibe Ikastolak

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 3a, 12:25
Iaz egindako Rina Cabeza I. ipuin eta olerki lehiaketako sari banaketa. (Argazkia: Xabier Munibe Ikastola)

Partaidetza libreko lehiaketa da, LH3 eta LH6 bitarteko ikasleentzat, eta proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Xabier Munibe Ikastolak Erromako Zubia II. ipuin eta olerki lehiaketa antolatu du. Maiatzaren 17an ospatzen da LGTBIQ+ eguna, eta egun horren harira antolatu du lehiaketa ikastetxeak.  Lehiaketaren bigarren edizioko gaia 'Erromako zubiak kolore guztiak onartzen ditu' izango da eta aurkeztu beharreko lanak gai horretan oinarrituak izan beharko dute.

Partaidetza libreko lehiaketa da, LH3 eta LH6 bitarteko ikasleentzat, eta proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da. Ipuin edo olerkiak euskaraz idatzitakoak izango dira, eta, gehienez, orrialde batekoluzera izan beharko dute.

Epaihamaiak maiatzaren 16an jakinaraziko ditu irabazleak, eta sari banaketa, berriz, hilaren 17an egingo da LH aretoan.

Hona hemen lehiaketaren oinarriak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide