Lur jausia izan da Ibai Ondon dagoen tximiniaren parean, eta bidea itxi dute

Ane Olaizola 2022ko mai. 2a, 15:09

Udalak adierazi duenez, lurra eta harriak erori dira espaloira eta bidegorrira, eta udaltzainek hesitu egin dute ingurua. Ez da inor zauritu.

Ibai Ondo kalean, txapel fabrika zegoen tximiniaren parean, lur jausia izan da gaur, 13:00 aldean. Lurra eta harriak erori dira espaloira eta bidegorrira, eta udalak itxi egin du pasabidea.

Udalak adierazi duenez, udaltzainek hesitu egin dute inguru hori, arriskuak saihesteko asmoz, eta horma eta haren gaineko saila zer egoeratan dagoen aztertuko du orain, ondoren neurriak har ditzaten. Erakundeak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide