Bizkaiko kostaldea bisitatu dute Plaza Ondo elkarteko kideek

Ane Olaizola 2022ko api. 28a, 10:30

Elantxobera eta Lekeitiora egin zuten irteera dozenaka lagunek, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta.

Plaza Ondo elkarteak antolatuta, Bizkaiko kostaldea bisitatzeko aukera izan zuten atzo, asteazkena, herriko jubilatuek. Hain zuzen ere, Lekeitiora eta Elantxobera joan ziren dozenaka lagun eguna pasatzera, eta bi herriak ezagutzeaz gain, bazkaritarako tartea ere hartu zuten irteerara joan zirenek. Elkarteak ateratako argazkiak dira honakoak.

Argazkiak: J. M. Alberdi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide