Deportazioak Euskal Herriko gatazka politikoan zer eragin izan duen plazaratzeko ekitaldia egingo dute etzi

Ane Olaizola 2022ko api. 28a, 10:19

Elkargunean izango da ekitaldia, 12:30ean hasita. Antolatzaileen ustez, "ondorio latzak bezain ezkutuak" utzi ditu deportazioak: antolatzaileen hitzetan, azken lau hamarkadetan 12 euskal deportatu hil dira "deportazioaren ondorioz"; azkena, Jesus Ricardo Urteaga Txetxu azkoitiarra.

Deportazioak Euskal Herriko gatazka politikoan zer eragin izan duen plazaratzeko ekitaldia egingo dute etzi, larunbata, Azkoitiko Elkargunean, 12:30ean hasita. Antolatzaileen ustez, "ondorio latzak bezain ezkutuak" utzi ditu deportazioak, eta hain zuzen ere, azken lau hamarkadetan, "deportazioaren ondorioz", 12 euskal deportatu hil direla adierazi dute; azkena Jesus Ricardo Urteaga Txetxu azkoitiarra izan zen. Urteagak 1979an egin zuez ihes herritik, eta 1984ean hartu zuten atxilo Frantzian. Urte hartako maiatzean Frantziako agintariek Venezuelara deportatu zuten, frantziar baimen batekin eta turista bisatuarekin. Orduz geroztik han bizi izan zen, 2020ko apirilaren 2an minbiziak hil zuen arte.

Antolatzaileen ustez, "herri minez eta herri gosez bizi dutenen errealitate krudela" da deportazioa, eta Euskal Herrian "benetako bakea eta askatasun agertoki bat" eraiki ahal izateko beharrezkoa da horrekin amaitzea. Egun, zortzi euskal deportatu daude munduko hainbat herrialdetan sakabanatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide