Elkarretaratzea egingo dute bihar presoen eskubideen alde

Andoni Elduaien 2022ko api. 28a, 09:00
Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea.

19:30ean izango da mobilizazioa plazan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Azkoitiko Sare Herritarrak.

Bihar, ostirala, apirileko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide