Liburu eta disko azoka ibiltariak Azkoitian egin du geldialdia

Ane Olaizola 2022ko api. 25a, 10:39

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak prestatzen duen berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka zabalik dago plazako arkupeetan, 13:30era artean.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak prestatzen duen berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka Azkoitian da gaur, astelehena. Ohi bezala, plazako arkupetan jarri dute postua, eta interesa dutenek 13:30era artean izango dute hango aleak erosteko aukera. Era berean, herritarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide