Nola bizi dute Azkoitiko dendari, tabernari eta bezeroek maskararik gabeko lehen eguna?

Julen Imaz eta Mailo Oiarzabal 2022ko api. 20a, 15:00

Bi urte pasatu behar izan dira denda edo taberna batean jendea berriro ere musukorik gabe ikusteko. Gaurtik, ordea, toki itxi gehienetan ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea, eta herriko saltoki eta tabernetan langile zein bezeroek aurpegiak elkar ikusteko aukera izan dute aspaldiko partez. Egun euritsu honetan kalera atera gara euren iritziak jasotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide