Ramona's First Evil Boyfriend taldeak kontzertua emango du zapatuan Abaraxkan

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 20a, 08:46
Abenduan Matadeixen aritu zen Ramona's First Evil Boyfriend. Kontzertu hartako argazkia da hau.

19:00etan hasiko da Kukuerri elkarteak antolatu duen musika emanaldia aterpetxean. Sarrerak hiru eurotan jarri dituzte.

Ramona's First Evil Boyfriend taldea berriro zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango da zapatu honetan Azkoitian. Abaraxka aterpetxean emango dute kontzertua egun horretan Andrea Pozok eta Jose Mari Unanuek, 19:00etatik aurrera. Kukuerri elkarteak antolatu du musika emanaldia eta sarrerak hiru eurotan jarri dituzte.

Mnemosyne diskoa plazaratu berri du Ramona's First Evil Boyfriendek. Plataforma digitaletan entzun daiteke taldearen lan berria, eta etzidamu Abaraxkan ere izango da horretarako aukera, baina zuzenean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide