Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek

Ane Olaizola 2022ko api. 12a, 15:52

Azkoitia eta Zarautz lotzen dituen UK03 linean gaueko zerbitzua indartuko du Lurraldebusek, eta ostegunean, ostiralean eta larunbatean hiruna joan-etorri egingo ditu autobusak.

Aste Santuarekin batera, Garagardo Azoka egingo dute beste urte batez Zarautzen, eta horren harira, Lurraldebusek autobus zerbitzu berezia eskainiko du Azkoitia eta Zarautz lotzen dituen UK03 linean.

Hain zuzen ere, gaueko autobus zerbitzua indartuko dute ostegunean, ostiralean eta larunbatean, eta hiruna joan-etorri egingo ditu autobusak Azkoitia eta Zarautz artean; tartean, Azpeitian, Zestoan eta Aizarnazabalen egingo ditu geldialdiak.

Hemen ikus daiteke ordutegia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide