'Morbius' eta 'Orkestra lurtarra' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola 2022ko api. 13a, 09:30

Igandean eta astelehenean, 19:30ean eskainiko dute Morbius filma, eta Orkestra lurtarra, berriz, astelehenean ikusi ahal izango da, 17:00etan. Astelehena jai eguna izanik, egun horretan ez da ikuslearen emanaldirik izango.

Morbius eta Orkestra lurtarra filmak ikusteko aukera izango da asteburuan Baztartxo antzokian. Hain zuzen ere, igandean eta astelehenean eskainiko dituzte filmak: igandean, 19:30ean ikusi ahal izango da 12 urtetik gorakoei zuzendutako Morbius filma, eta hurrengo egunean ordu berean emango dute. Bestalde, Orkestra lurtarra umeei zuzendutako pelikula astelehenean ikusi ahal izango da, 17:00etan. Gainera, astelehena jai eguna denez, ez da ikuslearen emanaldirik izango, eta sarrerak bost euro balioko du, beraz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide