Zein da 'je!' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko api. 22a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'drotin' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'je!' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Je! hitzak ene! esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaurre berandu? Je! Galanta den!".
  • Euskara batuan: "Gaur ere berandu? Ene! Galanta dun!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide