Kaleak lasterka gurutzatu dituzte herriko haur eta gaztetxoek Korrika Txikian

Anartz Izagirre 2022ko api. 7a, 18:58

Floreaga Ikastetxeko, Bizilore Eskola Aktiboko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek korrika zeharkatu dituzte herriko kaleak gaur, osteguna, euskararen aldeko aldarria zabaltzeko xedez.

Ordu batzuk besterik ez dira falta 22. Korrika Azkoitira heltzeko, eta herriko ikastetxeetako ikasleek Korrika Txikia egin dute gaur herriko kaleetan zehar. Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek bat egin dute euskararen aldeko aldarriarekin; hitzekin, gehiago ekiteko. Ikasleak eskolatik atera direnean, berriz, Korrikaren aurtengo koreografia egiteko aukera izan dute Azkoitiko AEK-ko irakasleekin batera, biharko motorrak berotzeko.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide