EH Bilduk deitutako Aberri Egunerako joateko autobusa antolatu dute

Andoni Elduaien 2022ko api. 7a, 12:53
EH Bilduk Aberri Egunean egindako manifestazio bateko irudia. (EH Bildu)

Autobusean Iruñera joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Latz tabernako zerrendan edota Azkoitiko EH Bilduren helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena.

Apirilaren 17an, igandea, EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna. Amaiurko gatazkaren bosgarren mendeurrena gogoan hartuta, manifestazio bat egingo dute han Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko. Azkoitiko EH Bilduk Iruñera joateko autobusa antolatu du egun horretarako. Hain zuzen, Azkoitiko Eroski txikiaren pareko autobus geralekutik abiatuko da autobusa 10:10ean, eta 19:00etan itzuliko da Iruñeatik herrira.

EH Bilduk deitutako Aberri Egunera autobusez joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, eta Azkoitiko EH Bilduk bi gune egokitu ditu horretarako: batetik, Azkoitiko Latz tabernan dagoen zerrendan eman daiteke izena, eta bestetik, azkoitia@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide