Tomate landareei buruzko tailerra egingo dute Altamirako Baratze Parkean

Ane Olaizola 2022ko api. 6a, 14:30

Hilaren 12an izango da saioa, eta tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte bertan. Era berean, tomate landareak banatuko dituzte.

Ekoguneak Furgobaratza zerbitzua eskainiko du datorren asteartean, hilaren 12an, Altamirako Baratze Parkean, eta oraingo honetan tomate landareei eskainiko die tartea. Hain zuzen ere, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharreko hainbat kontu jorratuko dituzte saioan, hala nola landaketa distantzia, zaintza eta tratamendua. 18:00etatik 19:30era artean izango da doako tailerra, eta bertaratzen direnei tomate landareak oparituko dizkiete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide