'Llegaron de noche' eta 'Barraskiloa eta balea' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko api. 6a, 08:15

Ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango. Larunbatean, Nerea Garmendiaren eta Carmen Alcayderen gaztelerazko bakarrizketa saioa izango da Baztartxon.

Igandean eta astelehenean Llegaron de noche eta Barraskiloa eta balea filmak eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan, hasiko da euskarazko haurrentzako Barraskiloa eta balea filma. 19:30ean, berriz, helduentzako Llegaron de noche filma lehen aldiz emango dute antzokian. Film hori bera asteleheneko 20:00etan eskainiko dute bigarren aldiz. Astelehena izango da, ohi bezala, ikuslearen eguna.

Ostiralean eta larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango Baztartxon; izan ere, larunbatean Nerea Garmendiaren eta Carmen Alcayderen bakarrizketa saioa bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da antzokian. Hona hemen asteburuko bi filmen aurrerapen bideoak:

Llegaron de noche filma:

Barraskiloa eta balea filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide