Re-Think Industry jardunaldian parte hartu du Iraurgi Berritzenek

Mailo Oiarzabal 2022ko api. 1a, 09:32
BegoƱa Beobide (ezkerrean), Re-Think Industry jardunaldiaren barruko saioan. (Iraurgi Berritzen)

Lurraldeko enpresa txiki eta ertainek (ETE) "eraldaketa digitalaren esparruan izandako lorpenak eta dituzten erronkak partekatzeko" antolatu zuen bilkura Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta saioetako bat gidatu zuen Begoña Beobidek, Garapen Agentzien Euskal Elkartea ordezkatuz.

Gipuzkoako ETEek "eraldaketa digitalaren esparruan izandako lorpen eta erronkak partekatzeko" parada izan zuten atzo Donostiako Kursaalen, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan antolatutako Re-Think Industry jardunaldian.

Lurraldeko enpresetako, eragile ekonomikoetako eta I+G zentroetako 600 ordezkari elkartu ziren jardunaldi horretan, eta tartean egon zen Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia. Hain zuzen ere, jardunaldiaren barruan egin zituzten lau saio paraleloetako bat –Transformazioari aurre egiteko aliatuak izenekoa– zuzendu zuen Begoña Beobide Iraurgi Berritzenen zuzendariak; Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) ordezkatu zuen jardunaldian Beobidek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide