Zein da 'zarrapastan' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko api. 1a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'lanteixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'zarrapastan' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zarrapastan hitzak zerbait arrastaka eramatea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Umiek 2 urte dauzke, eta ondikene zarrapastan ibiltzea".
  • Euskara batuan: "Umeak 2 urte ditu, eta oraindik arrastaka ibiltzen da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide