Zozkatu dituzte 22. Korrikaren Azkoitiko kilometro zatiak

Andoni Elduaien 2022ko mar. 30a, 12:00
Elkargunean egin zuten atzo zozketa.

13 kilometro zatitan banatuta, herriko 27 eragilek parte hartuko dute 22. Korrikan. Ibilbidean aldaketa nabarmen bat izango dela iragarri zuten, gainera, Korrika Batzordeko kideek. Ipintzatik aurrerako kilometro zatiak bidegorrian zehar egingo ditu Korrikak.

22. Korrikaren Azkoitiko batzordeak herriko kilometro zatien zozketa egin zuen atzo, asteartea, Elkarguneko Oteiza aretoan. Lekukoarekin egin beharreko tarteak zozkatzeaz gain, ibilbidearen nondik norakoak ere azaldu zituzten batzarrean, baita petoak banatu ere. Azkoitian 13 kilometro zati egingo ditu aurtengo Korrikak, hain zuzen, 2080. kilometrotik 2092. kilometroa osatu arte. Azpeititik iritsiko da Korrika Azkoitira 22. Korrikan herriko 27 eragilek parte hartuko dute. 

Ibilbidean aldaketa nabarmen bat izango dela jakinarazi zuten Korrika batzordeko kideek; izan ere, AEK-ko arduradunei ez diete ziurtatzen Aizpurutxon egiten ari diren lanetan apirilaren 8an leherketak egingo dituzten edo ez, eta horregatik, Ipintza auzotik aurrerako kilometroak bidegorrian barrena egingo ditu Korrikak.

Hona hemen kilometro zatien atzoko zozketak eman zuena:

  • 14:07ean, Munategi parean: Azkoitia BHI (2080-1)
  • 14:09ean, Balentziaga baserrirako bidegurutzean: Izarraitz Lanbide Heziketa (2080-2)
  • 14:11ean, San Jose egoitzako aparkalekuan: San Jose egoitza (2081-1)
  • 14:13ean, Ugarteigaran igerileku parean: Um Blem Ble tabernarien elkartea (2081-2)
  • 14:15ean, Telepizza parean: Muxuxo (2082-1)
  • 14:16ean, Intsausti jauregiko bidegurutzean: Basokerrak (2082-2)
  • 14:17ean, Arkupe tabernaren parean: Ieuuu!! (2082-3)
  • 14:18ean, Balda plazan: Floreaga Ikastetxea (2083-1)
  • 14:18ean, Alameda taberna zenaren parean: Maxixatzen (2083-2)
  • 14:19ean, eliz atarian: Ama Madalen (2083-3)
  • 14:20ean, herriko plazan: Xabier Munibe Ikastola (2084-1)
  • 14:20ean, Arrospide Oinetakoak parean: Herrixen merkatari elkartea (2084-2)
  • 14:21ean, Ñam Ñam dendaren parean: Herrixen merkatari elkartea (2084-3)
  • 14:21ean, anbulatorioko zubiaren parean: Alai Batza (2085-1)
  • 14:23ean, Suharri pizzeria parean: C.D. Anaitasuna (2085-2)
  • 14:25ean, Altzibar etorbideko biribilgunean: Bizilore Eskola Aktiboa (2086-1)
  • 14:27ean, Etxeza taberna parean: Etxezako lagunak (2086-2)
  • 14:30ean, Ipintza auzorako bidegurutzean: Erniarraitz bertsozale elkartea (2087-1)
  • 14:33ean, tartea zehaztu gabe: Iraurgi abesbatza (2087-2)
  • 14:36ean, Hierros Azkoitia parean: Bulego musika taldea (2088-1)
  • 14:40ean, tartea zehaztu gabe: Azkoitiko Udala (2088-2)
  • 14:43ean, bidegorriko bigarren zubiaren parean: Txintxarri Lokala (2089-1)
  • 14:46ean, tartea zehaztu gabe: Umore Ona elkartea (2089-2)
  • 14:48ean, bidegorriko lehen tunelaren amaieran: Azkoitri triatloi kluba (2090)
  • 14:51-14:54 artean, Igaran parean: Anaitasuna mendi bazkuna (2091)
  • 15:03ean, Azkoitiko azken tunelaren amaieran: Pitxilorak (2092-1)
  • 15:07ean, Azkoitiko azken zubiaren amaieran: Azkoitiko AEK (2092-2)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide