'Peter Rabbit 2' eta 'Codigo Emperador' fimak ikusgai igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko mar. 30a, 08:45
'Codigo Emperador' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, eskainiko dituzte bi filmak Baztartxo antzokian. Ostiralean, berriz, Joseba Tapiaren kontzertua izango da, eta larunbatean, Tarara antzezlana emango dute.

Baztartxon bi film ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean: Peter Rabbit 2 eta Codigo Emperador filmak. Igandean, 17:00etan emango dute Peter Rabbit 2 haurrentzako filma, eta 19:30ean, Codigo Emperador filma. Astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan eskainiko dute bigarren aldiz Codigo Emperador filma. Bi filmen emanaldietarako sarrerak Baztartxoko leihatilan eros daitezke.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Peter Rabbit 2 filma

Codigo Emperador filma

Asteburuan eskaintza zabala

Ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango herriko antzoki nagusian; izan ere, ostiralean, Joseba Tapiak kontzertua eskainiko dute 22:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke 15 eurotan, baita Dean eta Haginpe tabernetan ere. Landunentzat 15 eurotan salduko dituzte sarrerak bi tabernetan, eta 10 eurotan langabeentzat. Egunean bertan Baztartxoko leihatilan ere jarriko dituzte salgai txartelak. Larunbatean, berriz, Hika Teatroa konpainiak Tarara antzezlana eskainiko du 19:00etatik aurrera. Sarrerak Entradiumen eros daitezke 8 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide