22. Korrikako Azkoitiko kilometro zatiak zozkatuko dituzte arratsaldean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko mar. 29a, 08:45
Korrikako lekukoa. (AEK)

19:30ean izango da bilera, Elkarguneko Oteiza aretoan. Kilometroen zozketa eta petoen banaketa egingo dituzte 22. Korrikako Urola Erdiko dinamizatzaileek.

Azkoitiko Korrikako batzordeak bilera egingo du gaur, asteartea, Elkarguneko Oteiza aretoan. 19:30ean hasiko da bilera, eta bertan herrian kilometro zatia hartu duten herritarrek eta eragileek hartu dituzten kilometro zatien zozketa egingo dute.

Era berean, petoen banaketa ere egingo dutela aurreratu dute AEK euskaltegiko kideek, eta horregatik, kilometroa hartu duten herritar guztiei dei egin diete biharko bileran parte hartzeko.

Urtero legez, lekukoarekin korrika egiteko tarteak zozkatzeaz gain, ibilbidearen nondik norakoak azalduko dituzte batzarrean. Azkoitian 13 kilometro zati egingo ditu aurtengo Korrikak, eta horietan 27 eragiletako ordezkariek eramango dute lekukoa.

Honako eragile hauek erosi dute kilometroa edo haren erdia Azkoitian:

  • Izarraitz Lanbide Heziketa
  • Azkoitia BHI
  • Ama Madalen kuadrilla
  • Muxuxo
  • Azkoitiko San Jose egoitza
  • Herrixen Azkoitiko merkatari elkartea
  • Herrixen Azkoitiko merkatari elkartea
  • Anaitasuna mendi bazkuna
  • Alai Batza aisialdi elkartea
  • Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkartea
  • Bulego
  • Txintxarri Lokala
  • Azkoitiko Udala
  • Umore Ona elkartea
  • Ieuuu!!
  • Azkoitri triatloi kluba
  • Iraurgi abesbatza
  • Erniarraitz bertsozale elkartea
  • Basokerrak
  • Floreaga Ikastetxea
  • Etxeza tabernako lagunak
  • Xabier Munibe Ikastola
  • Maxixatzen
  • Errebueltie motor kirol kluba
  • Azkoitiko AEK
  • C.D. Anaitasuna
  • Hazitik kooperatiba integrala

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide