Zein da 'oineztarri' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 18a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'andarikunin ibili' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'oineztarri' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Azkoitian oineztarria edo oineztarrixe hitza erabiltzen da tximistari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Oineztarrixek parrokiko kanpandorrien kontra jo du bete-betien".
  • Euskara batuan: "Tximistak parrokiako kanpandorrearen aurka jo du bete-betean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide