Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Go!azen 8.0' ikuskizunerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 17a, 14:26

Datorren larunbatean, 17:00etan eta 19:00etan izango da ikuskizuna Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Datorren larunbatean, Go!azen 8.0. ikuskizuna eskainiko dute, Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, lehena 17:00etan, eta bigarrena, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkide guztien artean.

Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Iñigo Oruesagastik eta Juan Jose Lasak irabazi dituzte 17:00etarako sarrerak; 19:00etarako sarrerak, berriz, Joxe Elorzak eta Haizea Alberdik irabazi dituzte. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 6 euroan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide