Korrikaren aldeko mendi irteera antolatu dute Xoxotera

Andoni Elduaien 2022ko mar. 17a, 10:00
2019an Xoxotera egindako mendi irteerako irudia. (Azkoitiko AEK)

Martxoaren 27an egingo dute mendi irteera, 22. Korrika bultzatzeko asmoz. Egun horretako 09:30ean, Balda plazatik abiatuko dira azkoitiarrak Xoxotera. Irteeran parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Azkoitiko AEK euskaltegiak Korrikaren aldeko mendi irteera antolatu du martxoaren 27rako. Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik zenbait talde abiatuko dira, eta hiru herrietatik ateratako taldeak Xoxote mendian elkartuko dira, "Korrikaren oihartzuna zabaltzeko". 22. Korrika Kulturalaren barruan antolatu dute txangoa. 

Azkoitiarrak 09:30ean abiatuko dira Xoxotera Balda plazatik. Hala eta guztiz ere, bide laburragoa nahi dutenek Aittolako aparkalekutik irteteko aukera ere izango dute 10:00etan. Azpeitian, udaletxe azpian hasiko dute irteera 09:30ean, eta Zestoan, 09:00etan, Gurutzen. Halere, Ondarbasotik ere abiatuko da beste talde bat, 09:45ean.

Mendi irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, batetik, zenbateko taldeak izango diren zehazteko, eta bestetik, Xoxoteko aterpetxean mokadua zenbat lagunek egingo duten jakiteko. Izena eman nahi dutenek, 607 61 26 97 telefono zenbakira deitu edo whatsapp mezu bat bidali beharko dute. AEK-k aurreratu du, mokaduaren prezioa 5 eurokoa dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide