Azkenean bihar itxiko dute San Jose egoitzatik Munategira arteko errepidea

Andoni Elduaien 2022ko mar. 11a, 11:12
San Jose egoitza eta Munategi arteko errepidea.

Eremu horretako lurjabeek egoera txarrean dauden pinuak bota behar dituztelako izango da itxita errepidea. Gaurko eguna prestaketetarako baliatuko dute.

Hasiera batean gaur, ostirala, itxi behar zuten San Jose egoitza eta Munategi arteko errepide zatia, baina, Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, azkenean bihar, larunbata, itxiko dute. Gaur, prestaketa lanak egingo dituzte eremu horretan, eta errepidetik normaltasunez igaro ahalko da.

Bihar, ordea, itxita izango da. Ibilgailuek ezingo dute errepide hori erabili 09:00etatik aurrera. Eremu horretako lurjabeek egoera txarrean dauden pinuak bota behar dituztelako izango da itxita errepidea, segurtasuna bermatzeko helburuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide