Bihar itxita egongo da San Jose egoitzatik Munategira arteko errepidea

Munategirako bidea. (Andoni Elduaien)

Eremu horretako lurjabeek egoera txarrean dauden pinuak bota behar dituztelako izango da itxita errepidea.

Bihar, ostirala, itxita izango da San Jose egoitza eta Munategi arteko errepide zatia. Ibilgailuek ezingo dute errepide hori erabili 09:00etatik aurrera. Eremu horretako lurjabeek egoera txarrean dauden pinuak bota behar dituztelako izango da itxita errepidea, segurtasuna bermatzeko helburuz.

Hasiera batean, joan den larunbaterako aurreikusi zituzten lanak, baina eguraldia tarteko, bihar arte atzeratu behar izan zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide