Maxixatzenen zozketak

Esne Beltza eta AMAK taldeen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 7a, 10:22

Larunbatean, 19:00etan hasiko da emanaldia, Baztartxon. Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Esne Beltza taldeak eta AMAK laukoteak kontzertu bateratua emango dute datorren larunbatean, hilaren 12an, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide