Astelehen gauean erabat itxiko dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Obrak egiten ari diren tartea. (Argazkia: aldundia)

Errepidea asteleheneko 23:00etatik astearteko 05:00etara arte egongo da itxita, Aizpurutxon egiten ari diren lanekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean obrak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, eta zehazki, aurreratzeko zati bat egiten ari da 26,600 eta 27,800 kilometro puntuen artean. Lanak egin ahal izateko, erreietako bat erabat okupatzen dute obrek, eta ibilgailuak txandaka igarotzen dira handik, semaforo bidez.

Aldundiak adierazi du beharrezkoa duela errepidea erabat hartzea puntu horretan egiten ari diren lanekin aurrera jarraitzeko. Hori hala, bi norabideetan itxiko dute errepide zati hori, astelehenetik –martxoak 7– asteartera –martxoak 8– arteko gauean, 23:00etik 05:00etara bitartean. Bitarte horretan, honako bide hauek erabil ditzakete ibilgailuek: GI-3750 Elosuan barrena, GI-2634 Azkaraten barrena eta GI-2635 Mandubian barrena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide