Munoaundiko zuhaitz landaketa, bideoan

Urtzi Oteiza eta Anartz Izagirre 2022ko ots. 12a, 18:06

Erlo Telebistak Munoaundiko zuhaitz landaketaren irudiak hartu ditu bideoan, eta Iñaki Eizagirre Urola Bizirikeko kideak landaketaren inguruko xehetasunak azaldu ditu.

Zuhaitz landaketa eguna izan da gaur Munoaundin. Izan ere, Azkoitiko Udalak hango lursail zati bat Urola Bizirik taldearen esku utzi du, bertan basoa eratu dezan. Natur taldeak deituta hainbat izan dira goizean goizetik hasita zuhaitz landaketan aritu diren herritarrak, eta Geert Roels izan dute bidelagun zeregin horretan.
 
Hasteko, landaketaren inguruko hainbat azalpen eman ditu Iñaki Eizagirre Urola Bizirikeko kideak, eta, ondoren, aitzurrak eskuan, lanari ekin diote gaztetxoek zein helduek. Besteak beste, astigarra, hurritza, gurbitza eta lizarra landatuko dituzte Munoaundin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide