Zein da 'txongue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 11a, 08:54

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'sakapie' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'txongue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txongue hitza erabiltzen da, urdaiazpiko hezurra azken haragi zatiekin dagoela adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gabonetan ekarriteko urdaiazpikue txongue dao daonekoz".
  • Euskara batuan: "Dagoeneko azken haragi zatiekin dago Gabonetan ekarritako urdaiazpiko hezurra".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide