Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 10a, 12:40
Eñaut Elorrieta abeslaria. (Argazkia: Jonathan McCallum)

Datorren larunbatean 19:00etan hasiko da kontzertua Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Eñaut Elorrieta musikariak Irteera argiak diskoa aurkeztuko du  larunbatean, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Bazkide asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Edurne Viguera eta Ignacio Maria Zabaleta bazkideak izan dira irabazleak. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik. Gainontzekoek, hemen eros ditzakete sarrerak, 12 eurotan.

Irteera argiak diskoa Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, beti sorkuntzan, interpretazioan, eszenatokian, eta batez ere, publikoaren pertzepzioan. Aukera ezinhobea izango du publikoak lan berri honen eta kantariaren eskutik abesti berrion zapore gozoa bezain sentikorra eskuzabalki jasotzeko. Disko berriko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Elorrietak zuzenekora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide