Zabaldu dituzte izozteengatik itxitako iturriak

Ane Olaizola 2022ko ots. 8a, 14:28

Joan zen urtarrilaren 20an itxi zituzten sakagailuarekin irekitzen diren herriko iturriak, eta atzoz geroztik erabilgarri daude.

Azkoitiko Udalak joan zen hilaren 20an herriko iturriak itxi zituen, egun horietarako iragarrita zegoen izozteengatik; hain zuzen ere, sakagailua duten iturriak egon dira itxita orduz geroztik. Udalak atzo, astelehena, ireki zituzten iturri horiek, eta dagoeneko erabilgarri daude.

Bestalde, bizikleta garbigunea ere ez da erabilgarri egon egunotan, baina udalak adierazi du zabalik dagoela jada.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide