GUKA magazina

Otsaileko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko ots. 4a, 22:00

Otsaileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Zumaiako Basadi eta Azpeitiko Aratzerreka auzoa, Xabier Sukia kazetari oriotarra eta Lehendakari gaia antzezlana. 

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Otsaileko atalean, Zumaiako Basadi auzoan izan da Mireia Galarza kazetaria, eta garai batean bertan ospatzen zituzten San Romualdo jaiei buruz galdetu die auzotarrei. Orion ere izan da Galarza, eta Xabier Sukia kazetari oriotarra elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Azpeitiko Aratzerreka auzoan egin du ibilbidea Guillermo Segurola auzotarra bidelagun.

Ihintza Elustondo, aldiz, Zestoan izan da, 3Z taldeak iazko urte amaieran ekin zion kartoizko altzairuak egiteko ikastaroaren nondik norakoak ezagutzeko. Andoni Elduaienek, berriz, Zuhaitz Gurrutxagarekin jardun da solasean Azkoitian eskainiko duten Lehendakari gaia antzezlanari buruz.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide