Zein da 'sakapie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 4a, 08:26

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'portunau' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'sakapie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Sakapie hitza erabiltzen da Azkoitian teilatuaren eta hormaren arteko zuloari adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Sakapien dirue gordeta eukitze zun gure amamak".
  • Euskara batuan: "Teilatuaren eta hormaren arteko zuloan dirua gordetzen zuen gure amonak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide