Zein da 'portunau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 28a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'txafaburue' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'portunau' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Portunau hitza erabiltzen da Azkoitian suertatu adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Nola erderaz gutxi hitzeitteun, portunatze zakunine, kostau eitte zaku hitzeittie".
  • Euskara batuan: "Erdaraz gutxi hitz egiten dugunez, suertatzen zaigunean asko kostatzen zaigu hitz egitea".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide