Gaztaneneako parke estalia, behin-behinean erabilgarri

Anartz Izagirre 2022ko urt. 26a, 13:57
Gaztaneneako parke estaliaren egungo itxura, garbitu ostean. (Azkoitiko Udala)

Udalak adierazi duenez, estalkia eta kiskalitako jolasak berriro jarri arte irekita egongo da parkea. Joan zen urtarrilaren 2an su eman zioten parkeari, eta, ordutik, gunea garbitzeko lanetan aritu da udala.

Gaztaneneako parke estalia irekita eta erabilgarri dago berriro haurren eta gaztetxoen gozamenerako. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, berriro estalkia eta kiskalitako jolasak ezarri arte egongo da irekita parkea. Ia hilabete pasatu da parkeari su eman ziotenetik; hain zuzen ere, urtarrilaren 2ko goizaldean gertatu zen ezbeharra, eta kalte nabarmenak eragin zituen suteak.

Udalak "gogor" gaitzetsi zuen parke estalian gertatutakoa, eta bi egunen buruan ekin zieten gunea txukuntzeko eta konpontzeko lanei. Imanol Arrizabalaga udaleko Hirigintza zinegotziak aurreratu zuenez, parkea behin garbituta "berreraikitzeko prozedura" martxan jarriko dute, parkeak lehen zuen itxura berreskuratu dezan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide